Hauteskunde-eguna

Mahaiburua, mahaikideak eta ordezkoak 8:00etan bilduko dira, bozketarako finkatutako lekuan.

Mahaiburua bertaratu ez bada, haren lehen ordezkoak hartuko du haren lekua. Hura ere falta bada, bigarren ordezkoak hartuko du lekua; eta hura ere bertaratu ez bada, lehenengo mahaikideak edo bigarrenak hartuko du mahaiburu kargua, hurrenkera horretan. Era berean, bertaratu ez diren edo mahaiburu kargua hartzen duten mahaikideak haien ordezkoek ordezkatuko dituzte.

Ezin da mahaia eratu mahaiburu bat eta bi mahaikide ez badaude. Mahaia eratu ezin bada, gertakarien deklarazioa egingo da, eta posta ziurtatuz bidaliko zaio eskualdeko hauteskunde-batzordeari, lehenago telegrafoz edo telefonoz jakinarazi eta gero.

Kasu horretan, batzordeak askatasunez izendatuko ditu hauteskunde-mahaia osatuko duten pertsonak, eta hauteslekuan dauden hautesleetako bat ere mahaiko kide izan dadila agindu dezake.

Adierazi berri duguna gorabehera, mahaia ezin bada eratu bozketa hasteko legez ezarritako ordua baino ordubete geroago, horren berri emango zaio eskualdeko hauteskunde-batzordeari, eta batzordeak hurrengo bi egunean mahaian beste bozketa bat egiteko deia egingo du.

Mahaia eratu eta eratze-akta egin ondoren, ez da bidezkoa karguaz jabetzea mahaikide izanik beren eginkizunak betetzeko berandu aurkeztu diren eta ordezkoek ordeztu dituztenek. Hauteskunde-mahaia eratu ondoren, mahaia osatu behar izan ez duten ordezkoek jadanik ez dute inolako betebeharrik izango gai horretan.

Hauteskunde-mahaiko burua da hauteslekuaren barruan ordena publikoaren arloko agintaria; agintaritza esklusiboa du ordena mantentzeko, hautesleen askatasuna ziurtatzeko eta legea betetzen dela ziurtatzeko.

Ondorio horietarako, hauteslekuak babestera bideratutako polizia-indarrek behar duten laguntza emango diote mahaiburuari, hauteslekuaren barruan nahiz kanpoan.

Ez hauteslekuetan, ez inguruetan, ezingo da inolako hauteskunde-propagandarik egin. Horretarako, mahaiburuak egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu.

Bozketa gauzatzea

Bai, baldin mahaian erroldatutako hautesle guztiek bozkatu badute.

Hauteslekuaren barruan ezin da kartelik edo propagandarik egon bozketaren egunean.

Halakorik baldin badago, mahaiburuak (edo, halakorik ezean, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak) Poliziari agindu beharko dio erretiratzeko.

Ez dira hauteskunde-propagandatzat hartuko ikuskatzaileek edo ahaldunek identifikatzeko daramatzaten ezaugarriak edo ikurrak.

Mahaiburuak, hauteslekuaren barruan, ordena publikoa mantentzeko agintaritza esklusiboa du. Horretarako, segurtasun indar eta kidegoen esku-hartzea eskatu ahal izango du, beharrezkoa izanez gero.

Jazotzen diren gorabeherak, eta horiek eragin dituztenen izen-abizenak, bilkura-aktan jasoko dira.

Identifikatzeko, hauetakoren bat erabiliko da:

  • Nortasun agiri nazionala (NAN).
  • Pasaportea (argazkiarekin).
  • Gidabaimena (argazkiarekin).

Berdin dio dokumentu horiek iraungita egotea, baina jatorrizkoak izan behar dute, kasu honetan fotokopiek ez dute balio.

Dokumentu horiek erakutsi arren, hauteslearen nortasunari buruzko zalantzarik agertzen bada, mahaiak, aurkeztutako dokumentuak eta bertan dauden hautesleek aurkeztutako testigantza kontuan hartuta, mahaia osatzen duten pertsonen gehiengoz erabakiko du.

Kasu horretan, hautesleak ezingo du mahaian botoa eman, salbu eta agiri hauetakoren bat aurkezten badu:

  • Boto-emaileak mahaiaren erroldan inskribatuta egoteko duen eskubidea aitortzen duen EPAI JUDIZIALA.
  • ALTAKO ERROLDA-ZIURTAGIRI ESPEZIFIKOA, Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzak emana, botoa emateko eskubidea gauzatzeko gaitzen duena.

Bozketarako, baliozkoa izango da bai errolda-ziurtagiri espezifikoaren jatorrizkoa, bai dagokion udalaren bidez faxez jasotakoa.

Errolda-ziurtagiri espezifikoak boto-emaileen zerrenda zenbakituan hartu behar dira kontuan, ondoren boto-zenbaketaren eta bilkuraren aktetan behar bezala zenbatzeko.

Irakurtzen ez dakiten hautesleek, edo desgaitasunagatik boto-papera aukeratzeko edo gutun-azalean jartzeko eta mahaiburuari emateko eragozpenak dituztenek, beren konfiantzako pertsona bat erabil dezakete eragiketa horietarako.

Bozketa amaituta, eta postaz bidalitako boto-paperak dituzten gutun-azalak hautetsontzian sartuta, mahaiko kideek eta mahaian akreditatutako kontu-hartzaileek emango dute botoa. Mahaiburuak sartuko ditu gutun-azalak hautetsontzian.

Boto-emaileen zerrenda zenbakidunean, mahaiko erroldan ageri ez diren ikuskatzaileen hauteskunde-atala eta -mahaia adierazi behar dira.

Mahaiak hautagai-zerrendaren bateko boto-paperik ez dagoela ikusten duenean, dagokion hautagai-zerrendako kontu-hartzaileek edo ahaldunek eman ditzakete.

Hori ezinezkoa bada, mahaiburuak bozketa eten beharko du, eta eskualdeko hauteskunde-batzordeari jakinaraziko dio, berehala eman ditzan.

Etenaldiak ezin du ordubete baino gehiago iraun, eta etenda egon den denbora bezainbeste luzatuko da bozketa.

Arau orokorra da bozketaren etenaldiak ez duela ordubete baino gehiago iraun behar. Hala ere, ordubetea pixka batez gainditu duen etendura baten aurrean (gero horrek etendako denboraz luzatzea ekarriko du), mahaiak bozketa egiten jarraitzea erabakitzen badu, ezin da ulertu hauteskundea baliogabetzeko irregulartasun bat denik.

Alabaina, etenaldia ordubete baino nabarmen luzeagoa bada, eskualdeko hauteskunde-batzordeak baloratu beharko du bozketari berriz ekingo zaion ala bertan behera utzi behar den.

Mahaiburuak bozketa bertan behera uztea erabaki beharko du ondorengo hauetakoren bat gertatuz gero:

  • Ordubete baino gehiagoko etenaldia.
  • Edozein arrazoirengatik bozketa egitea ezinezkoa izatea.

Erabaki hori hartu aurretik, komeni da mahaiburuak mahaia osatzen duten pertsona guztien iritzia jasotzea, eta, inguruabarrek ahalbidetzen badute, eskualdeko hauteskunde-batzordeari telefonoz kontsulta egitea.

Bozketa eteten bada, mahaiburuak hala adierazi beharko du idazki arrazoitu batean, eta idazki hori hauteskunde-espedienteari erantsi beharko zaio.

Berehala bidaliko zaio kopia bat eskualdeko hauteskunde-batzordeari, eskuz edo posta ziurtatuz, batzorde horrek arrazoien ziurtasuna eta nahikotasuna egiazta ditzan eta ondorioztatzen diren erantzukizunak adieraz edo eska ditzan.

Bozketa bertan behera utziz gero, ez dira kontuan hartuko jada emandako botoak, eta ez da zenbaketarik egingo. Lehendakariak berehala aginduko du hautetsontzian utzitako boto-paperak suntsitzea, eta gertaera hori jasota utziko du arestian aipatutako idazkian.

Hauteskunde-mahai batean bozketa bertan behera utzitakoan, eskualdeko hauteskunde-batzordeak mahai horretan hurrengo bi egunen barruan beste hauteskunde batzuk egiteko deia egingo du.

Bai. Mahaiburuak haren botoa onartu ahal izango du, baldin gainera hautesleak egiaztatzen badu bere helbidea bat datorrela botoa emango duen mahaiarekin.

Inoiz ez. Botoa emateko ekitaldia pertsonala eta besterenezina da. Desgaitasunen bat duen pertsona baten kasuan, bere konfiantzako pertsona batek lagun diezaioke prozesu osoan, boto-papera aukeratzen denetik mahaiburuari bozketako gutun-azala ematen zaion arte.

Botoa ezin izango da ireki, ez eta hautetsontzian sartu ere; baina gorde egin beharko da, erreklamazio edo errekurtsorik izanez gero ere.

Bai, baldin dagokion heriotza-ziurtagiria aurkezten bada mahaian, botoa hautetsontzian sar ez dadin.

Horrelakoetan, boto horiek EZIN DIRA zenbatu.

Mahaia osatzen duten pertsonak dira informazio hori eskatzen duen hautesleari eman diezaioketen bakarrak.

Bai, mahaiburuak eskatuta etortzen direnean.

Bai, baldin alderdiaren edo koalizioaren siglak erakustera soilik mugatzen bada.

Bai, eta bilkura-aktan sartu behar dira; baina horrek ez du esan nahi mahaiak erreklamazio horretan parte hartzen duenik.

Bai, mahaiak boto-zenbaketaren aktaren kopia bat eman behar die berehala eta doan.

Ez, inoiz ez, horrek botoa emateko eskubidea baliatzera doazen pertsonen konstituzioak babestutako eskubideak urratu baititzake.

Hauteslekuaren kanpoaldetik egin behar dira normalean, baina barruan bozketa nola gauzatzen ari den erakusteko irudiak eman ditzakete; horretarako, mahaiaren aurrean akreditazioa beharko dute. Irudiak grabatzeak ez du inola ere eragotzi behar bozketaren gauzatzea.

Baliozko botoak, boto zuriak eta boto baliogabeak

Legezko eskakizunak betez hautetsontzian sartutako botoak baliodunak edo baliogabeak izan daitezke.

Baliozko bototzat jotzen da:

  • hautagaitzari emandako botoa eta
  • boto zuria

Boto zuria honako hau da:

  • Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan: boto-paperik ez duen gutun-azala, eta legez erretiratutako hautagai-zerrendaren bati emandako botoa.
  • Senaturako hauteskundeetan: boto-paperik ez duen gutun-azala, eta hautagairik markatuta ez duten boto-paperak.

Baliogabea da eredu ofiziala ez den edo aldatuta dagoen gutun-azal batean emandako botoa; eredu ofiziala ez den boto-papera, aldatuta, hautsita edo urratuta dagoena; gutun-azalik gabeko boto-paperean emandako botoa; eta hauteslearen borondatea argitu ezin den botoa (adibidez, hainbat hautagai-zerrendatako boto-paper bat baino gehiago duen gutun-azala).

Baldin botoa emateko gutun-azalean hautagai-zerrenda bereko boto-paper bat baino gehiago badago, baliozko boto bakar gisa zenbatuko da.

Diputatuen Kongresurako eta diputatuetarako hauteskundeen kasuan, baliogabeak izango dira, orobat, hautagaien izenak aldatuta, gehituta edo ezabatuta dituzten edo haien hurrenkera aldatuta duten boto-paperetan emandako botoak, bai eta beste edozein eratako aldaketak izan dituztenak ere (adibidez, hautagaitzaren sinboloan).

Senaturako hauteskundeen kasuan, halaber, baliogabeak izango dira boto-paperetan emandako botoak, baldin boto-paper horietan hiru izen baino gehiago adierazi badira probintziako barrutietan, bi izen baino gehiago Kanaria Handiko, Mallorcako eta Tenerifeko uharte-barrutietan eta Ceuta eta Melillako udalerrietan, eta bat baino gehiago gainerako uharteetako barrutietan.

Hautagairen baten ondoan seinale, gurutze edo gurutze bat duten boto-paperetan emandako botoak balioduntzat joko dira, baldin marka horiek ez badira boto-paperaren konfigurazioa aldatu dela edo hautagairen baten edo haien alderdi politikoaren gaitzespena adierazi dela ondorioztatzeko adinakoak.

Hauteskunde-mahaia da erabakiko duen bakarra, mahaiburuak eta mahaikideek osatuta.

Bai, ondoren izan daitezkeen erreklamazio edo errekurtsoetarako.

Bai, hauteslearen borondatea argia eta zalantzarik gabekoa delako. Aitzitik, boto-paperak hautagai-zerrenda desberdinetakoak balira, botoa baliogabea izango litzateke.

Bai, alde txikiek ez dute botoaren balioa aldatzen.

Bai, baldin botoaren sekretua arriskuan jartzen ez badu.

Ez, baliogabetzat jotzen da; izan ere, posta bidezko botoa balioduna izan dadin, posta ziurtatuaren bidez bidali behar da nahitaez.

Bai.

Bai, hauteslearen borondatea argi geratzen delako.

Bai, boto balioduntzat hartzen da, baina modu baliodunean aldarrikatutako hautagaiei dagokienez.